ARTEA

Ertibil-Bizkaia 2024 Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltarirako deialdia

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil-Bizkaia 2024 Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltarirako deialdia egin du.

Ohi den bezala, deialdiaren helburua da “sortzen eta hazten ari diren artistei euren karreren hasieran laguntzea, euren obrak erakusteko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta euren ibilbide profesionaletan aurrera egiteko aukera emateko.” Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 1ean amaituko da.

Deialdiak 46.000 euro bideratuko ditu sortzen ari den talentua ikusarazteko. Hautatutako lanek, gehienez ere 15, 2.000 euroko saria jasoko dute euren sorkuntza artistikoari laguntzeko eta arte bisualen esparruan sustatzen laguntzeko. Aldi berean sari bereziak emango zaizkie hautatutako hiru obrari: 7.000 euro, 5.000 euro eta 4.000 euro, hurrenez hurren, lortutako puntuazioen arabera.

Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button