ARTEA

Jose Maria Salaberriaren erakusketa, Bilbon

Jose Maria Salaberria pintoreak erakusketa paratu du Bilbon dagoen Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. Erakusketa ikusgai izango da 2013ko irailaren 27ra bitarte.

Salaberriaren artelanak detaile handiko obrak dira, zehaztasunez josiak, lanordu asko behar duten artelanak. Salaberria Tanger hirian jaio zen, eta egun Donostian bizi da.

Bai eskulturetan bai pinturetan, makina eta hiria artelanen protagonistak dira. Polaritatea, aurkakoen arteko kontrastea, artista honen lanen ezaugarri esanguratsuenetakoa da. Bilbon bere pinturak daude ikusgai. Margolan horiek hirien antza dute, hirien planoak dirudite. Horretarako pintzela, pintura akrilikoa eta taulak erabiltzen ditu.

Alejandro Zugazak erakusketarako idatzitako oharrean jasotzen denez, Salaberriaren obrak “barruko mundu pertsonala dauka, esploratzeke dagoena, bere armonia da azalera piktorikoan, irudikatzen duen gaia, konposizioa, marrazkia, kolorea bera balio bat da, bai eta teknika eta estiloa ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button