ESZENA

“Gloriaren Abestia” antzezlanaren estreinaldia

Igandean, hilak 26, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Khea Ziater Bilboko konpainiak Gloriaren Abestia antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko du Bilboko Kafe Antzokian.

Hitzordua igande honetan izango da 19:00etan. Emanaldia hasi aurretik, baina, Gaitzerdi Teatro taldeko Borja Ruiz idazle, zuzendari eta dramaturgoak Antzerkiaren Nazioarteko Egunean mundu osoan irakurriko den mezua zabalduko du. Ekimenak 22:00etara bitartean iraungo du.

Khea proiektua 1998ko martxoan sortu zen, eta urte horretan bertan Mina Espazioa taldearekin elkarlanean aritu zen. Lankidetza horren ondorioz Fabrica de Teatro Imaginario FTI eratu zen. Egitasmo horrek 2008 urtera bitartean iraun zuen. Iaz, baina, Khea Ziater sortu zuten.

Aurretik ezarri gabeko ildo estetikoari edo dramatikoari jarraitu gabe, sortzeko beharrean oinarritzen den proiektu independentea da. Bere proposamenak, taldea osatzen duten antzezleen eta sortzaileen esperientzietan oinarritzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button