ARTEA

Itsasoa da bizitzaren jatorria

Ekainaren 29tik abuztuaren 7ra arte, Juan Muguruza artistak Itsaso babeslea izeneko erakusketa abiatuko du Zarautzeko Photomuseum aretoan.

Rafael Trénor adituak hala borobildu du artistaren ibilbidea eta lan egiteko forma: Juan Muguruza behaketaren profesionala da eta bere arteak benetako etxera itzultzen gaitu. Berak badaki misterioa sakonean bizi dela. Itsasoa dela bizitzaren jatorria eta ia mito guztietan, eta bizirik dagoelako aldakorra dela beti. Batzuetan bere baretasuna geometrikoa da eta izurdeak dantzatzen dira bertan. Beste batzuetan, bere indarra beldurgarri da eta munstro guztien batura baino haratago doa. Baina beti da itsasoa, eta Juanek bere begiradarekin nabigatzen du, argazki zehatza aurkitu arte, gure ezkutuko ahaidetasunak gogorarazten duen edertasuna eta distira hori, denok baikara itsasoaren seme-alabak. (…)
Bere argazkiek urteak behar izan dituzte batzuetan. Beste batzuk, bilaketaren emaitza izanik, bat-batekoak izan direla dirudi. Ni lan horren lekuko naiz duela hirurogei bat urtetik. Ikusi dut, bere begiradaz, gizakiak utzi dituen izaki ez-organikoak berreskuratzen; denboraren poderioz edertuak, eta jada itsasoarenak baino gizakiarenak gutxiago direnak.(…)
Eta munduaren arimari argazkiak ateratzen ikusi dut hondar gainean uraren mugimenduak eta dantza horrek osatzen dituen Gaiaren hatz-markak harrapatzen. Xehetasunei erreparatzea, denboran pitzaduretan zehar ikustea edo iragaitzazko zerumuga ikustea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button