ESZENA

Corel Draw ikastaroa

Ireki da plangintza eszenikora egokitutako Corel draw ikastaroa egiteko matrikulazio epea. Ikastaroa Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak antolatu du, BilbaoEszenarekin elkarlanean, eta martxoaren 5ean, 6an eta 7an burutuko da.

Ikastaroa goizez eta arratsaldez emango da, eta bere helburua ikasleei beharrezko ezagupenak ematea da, eszenatoki eta argiztapen planoak egiteko, Corel Draw programa erabiliz, proiektuen aurkezpenak sortzeko tresna gisa. Halaber, fokuen irudiak, eszenografiak, soinu ekipoak, musika tresnak, egiturak eta stage plots edo riders izenekoak sortzeko baliagarriak izan daitezkeen mota guztietako objektuak egin ahal izateko.

Izena emateko epea otsailaren 21ean amaituko da eta prestakuntza John Luhman Etxebarria irakasleak emango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button