ESZENA

Euskal antzerkiaren dokumentazio beharrak

Euskal Herrian zehar sortutako dokumentazio gaiei buruzko gogoetak bultzatu eta plazaratu asmoz antolatu dira Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Lehenengo edizio honetan euskal antzerkiaren dokumentazio beharrak izango dira hizpide.

Azaroaren 20an, euskal antzerkiaren inguruko funtsak dituzten liburutegi eta dokumentazio profesionalen arteko jarduna egin zen Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Gaur, azaroaren 27an, aldiz, euskal antzerkiaren inguruko sortzaile eta eragileek dokumentazio alorrean dauden beharrei buruzko gogoeta egiteko mahai ingurua izango da. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren egoitzan egingo da bilkura, arratsaldeko 18:30ean.

Bertan honakoak bilduko dira: Jaime Valverde (Antzerki kritikaria. Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea), Ixabel Etxeberria (Ikerlaria eta euskal antzerkian doktorea), Mikel Martinez (Antzerki sortzaile eta antzezlea. Tartean Teatroa) eta Oier Guillan (Antzerki sortzaile eta antzezlea. Metrokoadroka Sormen Laborategia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button