ESZENA

"Errautsak" Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain taldeen sorkuntza berria

PTDP eta Artedramak, bakoitza bere lurraldean, egitura eta sorkuntza egonkorrak eraikitzea lortu dituzte eta beraien egiturak komunean jartzeko apustua egin dute. Hortik sortu da Errautsak lana.

Artedramak bidalitako oharrean dator lan honen xedea eta sinopsia: "XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak. Denboraren errotak egin du gainerakoa. XXI. mendea da, eta XX.eneko ametsen errautsak gara.
Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote?"

"Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.
Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea."

Lehen emanaldia eta estreinaldia azaroaren 1ean izango da Luhusoko (Lapurdi) Harri Xuri Gelan eta 16 aurkezpen emanaldi egingo dituzte azaroan Euskal Herrian zehar.

Artedramak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button