ARTEA

Iñaki Saez artistaren ikus-entzunezko lanak, Artiumen

Iñaki Saez (Galdakao, 1971) artistak Roñes emad dadineres izeneko ikus-entzunezko lan saila aurkeztuko du, gaur, azaroak 21, 19:30ean, Gasteizko Artium zentro eta museoko Pantaila Garaikidea egitarauaren baitan. Ziklo horretan, museoko funtsetan dauden egileek egindako filmak edota artisten ingurukoak aurkeztuko dira.

Artiumen arabera, “(Iñaki Saez) artistaren estudioa mugimendu koreografiko eta antzerki sorta baten agertoki bihurtu da, bere obsesioen parte bat erakusteko”; alegia, artista bizkaitarrak koreografia- eta antzerki-mugimendu batzuetarako agertoki bihurtu du bere lantegia bideoan jasotzeko. Horrela, egile honek bere eguneroko lanean sorkuntzarekin duen harremana eraldatu egiten da”.

Saez, izatez, margolaria da, nahiz eta hamaika diziplinetan aritzen den; hala nola, argazkigintza, bideoa eta soinuan. Bere ibilbidean bakarkako hainbat erakusketa egin ditu, Artiumek 2005ean ekoitzitako Ella kasu. Gaurko proiekzioan bere obrari eta bere kezkei buruzko hitzaldia ere emango du

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button