ESZENA

Saša Asentic dantzari serbiarrak performancea taularatuko du La Fundicion aretoan

Saša Asenticen My private biopolitics performancea (2007) Europa Ekialdearen trantsizio aldiaren testuinguruko dantza-performancearen eremuan irekitako ikerketa gisa bururatu zen hasiera-hasieratik. Indigo Dance ikerketa proiektu teoriko-praktiko batetik sortua da, non zenbait lagunek parte hartu zuten (Saša Asenticek berak, Olivera Kovacevic-Crnjanski dantzari eta koreografoak, Ana Vujanovic teorilari eta dramaturgoak, besteak beste), formatu ezberdinetan burutua: performance eszenikoaz gainera, bada CD batean egindako aurkezpen bat, Bal-Can-Can Susie Dance izenekoa, baita Tiger's Leap into the Past eta Recycle Bin artxibo-bideo historikoaren instalazioa ere.

Obra Asenticek berak idatzi eta interpretatzen du. Ana Vujanovic, berriz, berme teorikoa eta dramaturgiaz arduratu da. ARTEA eta EHUren arteko lankidetzan du jatorria performanceak. Hala, lehenengoak euskal unibertsitateari eskatu zion esperientzia bat antolatzea hiru zatitan: batetik, Ana Vujanovic-en hitzaldia; bestetik My private biopolitics performancea, Saša Asentic artista serbiarrarena eta Ana Vujanovic teorialariarena; eta, azkenik, tailerra, Saša Asentic eta Ana Vujanovicekin.

Bio-politika eta bio-boterea bezalako kontzeptuekin, Asentic eta Vujanovicek galderak taxutzen dituzte Europa ekialdeko herrialdeetako gaur egungo dantzaz eta horrek komunismotik demokraziarako trantsizio politikoarekin duen zerikusiaz.

La Fundicionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button