LITERATURA

Liburu Anarkistaren Azoka

Liburu Anarkistaren Azokaren bederatzigarren edizioa egingo da maiatzaren 18an eta 19an Bilboko Unamuno Plazan, CNTk antolatua. Antolatzaileen esanetan, egitasmoak pentsamolde libertarioa hurbildu nahi dio bertaratuko den publikoari, anarkismoaren esparrutan garatutako nobela eta saiakeren bitartez.

Liburuen postuak 10:00etatik 20:00akak arte egongo dira zabalik, eta igandean, berriz, 10:00etatik 15:00etara. Standez gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira. Hala, zuzeneko irratsaioa egingo du Irola Irratiak azokan, eta Ekintza Zuzena aldizkariko kideek 40. alearekin bete duten 25 urteurrena izango dute hizpide.

Horretaz gainera, Itziar Madinak eta Sales Santosek Comunidades sin estado en la montaña vasca liburua aurkeztuko dute. Hainbat hizkuntzatan landutako irakurketa dramatizatuak eta solasaldi bat ere izango dira. Solasaldia Murray Bookchin-en Anarquismo social o anarquismo personal liburuaren ingurukoa izango da eta Juantxo Estebarazek gidatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button