ESZENA

Umore Azoka 2014n sarituak

Manolo Alcántara, Kukai Dantza Konpainia, Kadavresky Cie de Cirque eta Iron Skulls Co. izan dira aurtengo Umore Azokako irabazleak.

Umore Azoka saria ikuskizun onenari, Umore Azoka saria Euskadiko ikuskizun onenari eta gehitu diren Publiko guztientzako Umorezko Ikuskizun Onenari Saria eta Artista edo ikuskizun Berri Onenari Saria, garaikurra eta trofeoa emateaz batera beste kultur egitarau batzuetan kontratatua izatea ere bada sari hauen funtsa.

Hala, Ikuskizun Onenaren Saria, Manolo Alcántara-ren Rudo lanarentzat izan da: “Babesik gabeko egoerak irudikatzen duen mundu poetiko eta originala sortzen duen ikuskizuna delako, ikusleen hurbiltasunezko harremanerantz daramaten diziplina eta sentikortasun ezberdinak uztartuz”.

Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria, Kukai Dantza Konpainia-ren Gelajauziak lanarentzat izan da: “Herri-dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetiko ezagunen garapenean aurrerapausoa lortu dutelako, dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortuz”.

Publiko guztientzako Umorezko Ikuskizun Onenari Saria Kadavresky Compagnie de Cirque-ren L’effet escargot lanak hartu du, eta Ikuskizun /Artista Berri Onenari Sari Berezia Skulls Co.-en Sinestesia izan da.

Saridunen zerrenda Hortzmuga Teatroarekin osatzen da, aurten 2014ko Umore Azokako Ohorezko Saria jaso duelako.

Informazio guztia: www.umoreazoka.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button