MUSIKA

Bilboko Aste Nagusiko kontzertuak

Datorren hilean, Bilboko Aste Nagusia izango da, eta dagoeneko, hainbat kontzertu antolaturik daude. Hala, Bilboko Udalak Ainhoa Artetaren emanaldia BOS-ekin, Urko Bilboko Udal Bandarekin, Paula Rojo Europa Parkean eta Eyes of Providence, Victor Magán eta Urban Kaoshy–Megastar DJ-en kontzertuak agertoki desberdinetan konfirmatu ditu.

Abandoibarra gunean, abuztuaren 23an, asteartea, 23:30etan, Zinema ahotsak kontzertua izango da. Bertan Ainhoa Arteta izango da, Iñaki Salvadorrekin batera pianoan, Ainhoa Zubillagaren ahotsarekin eta Marco de Propis-ek zuzenduko duen Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS).
Urko (Josean Larrañaga), Jose R. Pascual Vilaplanak zuzendariaren eskuetan dagoen Bilboko Udal Bandarekin batera agertuko da Guggenheim Museoaren zelaigunean abuztuaren 21ean, igandea, 23:30etan “Herrikoi” ikuskizunarekin.
Abuztuaren 20an, larunbata, Gernikako Ken Zazpi pop-rock taldeak kontzertua eskainiko du; Carlos Baute venezuelarrak abuztuaren 22an, astelehena; Madrilgo IZAL indie pop/rock taldeak abuztuaren 24an, asteazkena; Eurovisión-eko Edurne kantari madrildarrak hilaren 25ean, osteguna; eta Mägo de Oz metal folk bandak hilaren 27an, larunbata.
Calum granadarra, abuztuaren 25ean egongo da Europako Parkean, eta Eyes Of Providence proiektua ere ikusteko parada egongo da.

Abuztuaren 20tik 28ra bitartean, Aste Nagusiak musika inguruko 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditu Bilboko eszenatoki ezberdinetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button