ARTEA

“Aleppo, bildurraren frontea” erakusketa, Elgoibarren

Ongarri A.T eta Elgoibarko Kultura Sailak antolaturik, Andoni Lubaki argazkilariak,  Aleppo, bildurraren frontea erakusketa zabalduko du apirilaren 15etik 30era, Elgoibarko Kultur Etxean. Irudiak, Siriako Aleppo herrian eginak dira, gatazkak eta gudak dituen ondorioen erakusgarri. Inaugurazioaren ondoren hitzaldia izango da eta hurrengo egunean, hilaren 16an, Gatazka Argazkigintza izenburuarekin masterclass bat.

Erakusketaren irudiekin batera, testu iradokitzaile ahu heldu zaigu: “Siriako Gerra Zibilak ez du etenik izan Arabiar Udaberriarekin piztu zenetik (2011ko udaberria), nazioarteko esku hartze handia izaten ari delarik. Gatazka 2011ko urtarrilaren 26an hasi zen, hasieran giza eskubideen aldarrikapen gisa; baina, denboraren poderioz, alderdi bien jokabideek okerrera egin eta bortizkeria nagusitu zen, Arabiar Udaberriaren gatazkarik gogorrena eta Siriako historia modernoan latzena izateraino. XXI. Mendean, Irakeko Gerra eta gero, hildako gehien izan dituen gerra da eta Andoni Lubaki, horren guztiaren lekuko izan da, argazki kamera eskuan zuela”.

Andoni Lubakik txikitatik maite izan du argazkigintza www.andonilubaki.com web orrian idatzita aurkitzen dugunez: “nire bizitza eta argazkilaritza banatu ezinezko bikote gisa ibili dira. Une horiek eta keinu horiek eta sentipen horiek betikotzea, nire izaeraren zutabe ezinbesteko dira, ez nuke argazkilaritzarik gabe bizitzen asmatuko. Nire pasioa den horretatik bizitzeko suertea dut, kameraren obturadoreari ematean lanean ari naizenik ez jabetzearena.  Nire ofizioan jartzen ditudan  gogo zein maitasuna hain da handia, ateratzen dudan argazki bakoitzean nire zati bat uzten baitut.“

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button