ARTEA

Gastronomia eta artea, “gastronomical.art” proiektuan

Donostiako Arteko galeriak Photosmartphone Book liburuan parte hartu duten 25 egileen 25 argazkirekin ondutako erakusketa iragankorra aurkeztu zuen ekainaren hasieran, Makusikusi eta Igers Donostiarekin lankidetzan. Liburua kliskatu, editatu eta partekatu kontzeptupean argitaratu da.

Liburuan 25 argazkilarik euren telefono mugikorrekin egindako 375 irudi bildu ziren. Liburua eta argazkiak Artekon aurkeztuko ziren Gastroimage 2013/texts world izenburupean.

Erakusketa iragankor hori gastronomical.art proiektuaren aurrekaria izan zen. Azken horrek arte bisualak eta gastronomia uztartzen ditu. Hala, Makusikusi, IgersDonostia eta Arteko galeriak Gastroimage lehiaketa abiatu zuten egitasmo zabal horren barruan: parte hartzaileek argazkigintza eta gastronomia batzen duen irudia aurkeztu beharko zuten testu batekin osatua.

Orain, gastronomical.art prozesu zabal horren irudiak eta testuak, ikusgai daude Artekon.

Bestalde, Arteko galerian dagoen Nori Ushijima artista japoniarraren Umami izeneko erakusketa otsailaren 28ra arte luzatu da. Umami, oinarrizko bost zaporeetariko bat da, gozoa, garratz, mikatz eta gaziarekin batera. Nori Ushijima (Japon 1956) zapore bilakatzen ditu bere lanak. Kombu algak (oinarrizko elementua Japoniako gastronomian) dimentsio handiko oihal batean aurkezten ditu, eta Still life seriean natura hilak paratzen ditu bodegoi itxuran. Ideia honetan, ikusizko artea eta gastronomiaren hibridazioa ematen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button