ARTEA

Emakumeak susmopean

Iragan maiatzaren 10ean Raquel Osborne eta Maria Roson komisarioek ondutako Emakumeak susmopean. Memoria eta sexualitatea (1930-1980) erakusketa inauguratuko zuten Montehermoso Kulturunean. Erakusketak 1930-1980 garaiko emakumeen sexualitatea du ardatz, eta zabalik dago ekainaren 16a bitarte.

Garai horretako pertsonen objektu eta agirien bitartez, hala nola, dokumentazioa, liburuak, fotografiak, kartelak eta margoak, emakumeen sexualitatearen inguruko ibilbide ez-lineal bat ikus daiteke erakusketan. Ibilbide horrek arlo pertsonaletik publikora egiten du salto, herri esparrutik eliteen eremura, anonimotasunetik pertsonaia ezagunetara.

Gaika egindako bost arlotan banatzen da: Emakume modernoak; Zalantzazko moraleko pertsonak; Otzantzaileak; Emakume prestuak, eta, azkenik, Askatuak?.

“Amaitu gabeko mosaikoa da eta hona hemen protagonistak: diktadura frankistaren aldian susmopean jarri zituzten emakumeak. Gogor zapalduta eta asperturik etsita egon arren, aurkitu zituzten, tarteka, ahots propioz espresatzeko aukerak”.

Erakusketarekin batera ekitaldi osagarriak ere antolatu dituzte. Hala, maiatzaren 15ean eta 29an zineforuma izango da: Función de noche (Josefina Molina, 1981) eta Calle Mayor (Juan Antonio Bardem, 1956) proiektatuko dira, hurrenez hurren.

Ekainaren 5ean, halaber, hitzaldia izango da: Miren Llona UPV/EHUko irakasleak Emakume modernoak: gorputza eta sexualitatearen autokontrol femeninoa, hogeigarren eta hogeita hamargarren hamarkadetan gaia jorratuko du. Ekitaldi paralelo horiek 19:00etan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button