ARTEA

“Ur eta Lur” erakusketa, Bilboko Itsasadarraren Itsas Museoan

#Burdinkolorea zikloa osatzen duen hirugarren eta azken erakusketa da Enrike Zubiak Bilboko Itsasadarraren Itsas Museoan paratu duen Ur eta Lur izenekoa. Erakusketa maiatzaren 19tik uztailaren 17ra bitartean bisitatu ahalko da.

#Burdinkolorea hiru erakusketez osatutako zikloa da, eta bertan hiru artista desberdinak Itsasadarra eta euskal kostaldeaz duten ikuspegia aurkezten ari dira: Antonio Aldama, Jose Abel eta Enrike Zubia. Hala artista bakoitzak gai hauetako bat (#Metala #Sua #Ura) hartu du bere obraren bidez jorratzeko, izan ere,  metala, sua edo ura erabiltzen dute baliabide artistiko gisa.

Orain, Ur eta Lur erakusketa abiatu du Enrike Zubia lurra eta itsasoaren arteko lotura nabarmenduz, hori baita berarentzat Bilboko Itsasadarrak irudikatzen duena.
“Mendietan behera, soro eta zelaiak zeharkatuz eta ibaiertzeko herrietatik kalez kale Itsasadarrera iristen da, Itsasadar aberats eta bi ibaiertzak batzen dituen zubiekin. Bere ibaiertzen sua eta burdina irudikatzen dituen Itsasadarra da, eta itsasoarekin harremanetan jartzerakoan ere bere indarra erakusten duen Itsasadarra”.

Artistak arrantzaleen bizitza irudikatzen du xehetasunez, ezaugarri etnografiko eta ñabardura handiekin.

Enrike Zubia gaztetan piztu zitzaion artearekiko grina, eta horretara bideratu dituen bere ikasketak, eta indarrak. Gaur egun Zubia erabat murgildua dago sorkuntza lanean, pintura nahiz eskulturak jorratuz. Bermeo arrantzale-herria erreferente gisa hartuta, han eta hemen erakusketa eta eskultura proiektu desberdinak burutu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button