ARTEA

Yolanda Urizen instalazio interaktiboa, Montehermoson

Otsailaren 22tik martxoaren 2ra arte, Yolanda Urizen Kulunka instalazio interaktiboa paratuko dute Gasteizko Montehermoso zentroaren Jovellanos aretoan.

Zentro horren arabera, “zentzumenezko murgilketa bat da eta soinuaren jokabidea aztertzen du materiaren hiru egoera ohikoenetan, solido, likido eta gas-egoeran”. Beraz, instalazioa, ikusi, ukitu eta entzun daiteke, hiru egoera horiei esker. Horrela, errealitatearen eta irudimenaren arteko mugak uztartu egiten dira.

“Ukimen bidezko itzultzaileek sonikoki egiten dute dar-dar ikuslea dagoen plataforman eta aukera ematen diote gorputzaren bidez “entzuteko” eta grabitate-sentsazio berezi bat sentitzeko konposizioaren erritmoen arabera. Uretara transmititutako frekuentzia entzungaitzen segida harmonikoa hiru dimentsiotan hedatuko da, soinu kuadrafonikoko sistema baten bidez, entzuleak bilduko dituen soinu-ehun bat sortuz”.

Instalazioa Ozen.net egitasmoaren baitan dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button