ESZENA

Erritmo, kolore, forma eta mugimenduz beteriko bidaia

El Lagarto Baila konpainiak haurrentzako 2×4 koreografia aurkeztuko du Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean, datorren ostiralean. Haurrei zuzendutako pieza XIV. Dantza Zirkuituaren eskutik programatu da.

“Artea miresten duten bi pertsonaia xarmangarrik erritmo, kolore, forma eta mugimenduz beteriko bidaia paregabe batera eramango gaituzte. Zatoz gurekin entzutera, ikustera, ukitzera, jolastera, sortzera eta… dantzara!”

El lagarto baila 2013an sortu zen Leire Amonarriz zuzendariaren bulkadaz. Artea eta kultura pertsonen garapen integralaren funtsezko alderdi direla dioen esaeratik abiatuta, artearen eta dantzaren hizkuntzak dituen hezkuntza- eta estimulazio-dohainetan oinarritzen du bere ikerketa El lagarto baila konpainiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button