ARTEA

“Tradizio moderno bat” erakusketa kolektiboa urtarrilean ere ikusgai

Tradizio moderno bat erakusketa kolektibo bat da, BilbaoArte zentroaren XXV. urteurrena dela eta antolatu dena. Bertan hogeita bost urte hauetan beka, laguntza eta egoitza artistikoen bidez beka jaso duten artisten hogeita hamar bat lan biltzen dira: Roberto Aguirrezabala, Alberto Albor, Nerea Apodaka, Txaro Arrazola, Iñigo Cabo Maguregui, Naia Del Castillo, Ramón Churruca, June Crespo, Mikel Eskauriaza, Jørund Falkenberg Aase, Kepa Garraza, Monika Grabuschnigg, Patrik Grijalvo, Ismael Iglesias, Gala Knörr Sierra, Abigail Lazkoz, Alberto Lomas, Fermín Moreno, Saioa Olmo, Txuspo Poyo, Mara Reguilón, Florencia Rojas, Estibaliz Sádaba, Iñaki Sáez, Amaya Suberviola, Alain Urrutia, Begoña Zubero, Eduardo Sourrouille & Elssie Ansareo.

Javier González de Durana da erakusketaren komisarioa, eta diogun moduan, nazioko eta nazioarteko hainbat artista biltzen ditu, “BilbaoArten igaro eta bertan bizi ondoren, gaur egungo arte garaikidearen panoraman errekonozimendua lortu eta ibilbide profesionala mantendu dutenak.”

Urtarrilaren 28ra arte izango da zabalik aipaturiko erakusketa. Urtarrilaren 18an, Javier González de Durana kultur kudeatzaile eta Tradizio moderno bat erakusketaren komisarioarekin, Nerea Apodaka, Txaro Arrazola eta Kepa Garraza artistak bilduko dira mahai-inguru batean, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button