ESZENA

Debabarreneko Eskolarteko XXXII. Antzerki Erakusketa

Hil osoan zehar, maiatzaren 5etik 27ra bitartean, Debabarreneko Eskolarteko XXXII. Antzerki Erakusketa burutzen ari da Eibarren. Emanaldiak Coliseo Antzokian eta Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruan izango dira.

Jaialdia maiatzaren 5ean hasi zen Narruzko Zezen taldearen Objetos perdidos lanarekin. Baina horretaz gain, bestelako proposamenak ikusteko abagunea ere egongo da, tartean Pinocchio euskaraz, La Baldufa taldearekin; Magic Spectacular, Sun Magoarekin, Teatro Paraíso taldearen Ilargiaren zirkua, BPM konpainiaren Cada cosa a su tiempo, Logela Multimediaren Barbantxo  eta, La Familia Scalofrini taldearen Canciones de miedo y risas.

Antolatzaileek hala deskribatu dute programa: “hogeita hamabigarren edizio honetan eskaintzen diren funtzioak zorroztasun osoz aukeratuak daude sektoreak eskaintzen dituen ikuskizun hoberenen artean, beti ere gure baliabideak kontutan izanik. Tradizionalak bezala definitu daitezkeen funtzioen ondoan, badaude beste batzuk egiazkoak ez diren pertsonaien istorioak kontatzen dituztenak, baina ikaragarri biziak direnak, maneiatzen dituzten antzezleen indarrari eta trebeziari esker. Divertimento hutserako pentsatutako musikal bat dago eta hiru musikari eta pedagogok eskainiko diguten bigarren musikalak umeak musika eta instrumentuen mundura hurbiltzea du helburu. Magia eta zirkoa ere badago. Bai zirkoa. Untzaga plazan jarriko den karpa batean lau emanaldi eskainiko dira.”

Hortaz, badago zertaz gozatu Eibarren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button