ARTEA

“Izotzezko olatuak” izeneko erakusketa, Rekalde Aretoan

Urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahal izango da Bilboko Rekalde Aretoan, Jose Maria Alvarez argazkilariak glaziarretan eginiko argazkien erakusketa.

Bilbao Mendi Film Festivaleko 9. edizioaren barruan Jose Maria Alvarez argazkilariak Islandiako paisaiaren ikusgarriak bildu ditu Izotzezko olatuak izeneko erakusketa batean. Irlaren hegoaldean dauden Mýrdalsjökull eta Vatnajökull glaziarretan barrena ibili ostean, han egindako argazkien kopiak landu ditu.

Rekalde Aretoaren arabera, “mendi gaiak jorratzen diren argazkiotan, eta oro har bere obran, argazki hartze bakarraren irmotasuna eta ondorenean esku hartzerik ez izatea bilatzen ditu J.M. Álvarezek. Argazkigintza tradizionalera emanda dago guztiz, bere kabuz eta maisuki moldatzen da argazkien prozesuak eskulan hutsez eginez. Proiektu honetako argazkiak zuri-beltzeko teknika esperimentalak eta Ilfochrome (lehen Cibachrome) positibo-positibo kolore sistema erabiliz egin ditu”.

Jose Maria Alvarez (León, 1955) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan doktorea da(UPV/EHU, 1996), eta bere proiektu artistikoetan aritzeaz batera argazkigintza irakasletzan dihardu. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button