MUSIKA

Gasteizeko Belar Sounds jaialdia larunbatean hasiko da

Monterhermoso Kulturuneak sustatzen duen Belar Sounds jaialdia uda osoan egingo da Gasteizeko Falerina Lorategian. Erdigune historikoa aisialdirako eta elkarbizitzarako espazioa bihurtuko da udako asteburuetan, ekainaren 24tik irailaren 16ra, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Belar Soundsen bosgarren edizioa ekainaren 24an hasiko da AC The Band taldearekin. Asier Crespo abeslari eta gitarra-jolearen bakarkako lehen proiektua da, eta berarekin Javier Rodriguez baxuarekin, Esteban Isusi bateriarekin eta Javi Free teklatuarekin arituko dira.

Belar Sounds jaialdiaren baitan kontzertu zoragarriak eskainiko dituzten beste talde batzuk honako hauek dituzue: 4 Villains metal melodikoa eta rock abestiak uztartzen dituen Bilboko banda; Micky & The Buzz jump-blues eta rock & roll klasikoaren banda; The Brontës pop melodikoaren eta rockaren artean mugitzen den Gasteizko hirukotea.
Eta Belar Sound irailean amaituko da maila handiko hiru hitzordurekin. Hilaren 2an, Janus Lester, banda ikusgarri eta dibertigarria izango da; 10ean, Gonzalo Portugalen txanda izango da, urte askotan Last Fair Deal bandako buru izan ostean, orain bakarrik; eta Adormiderak itxiko du programazioa irailaren 16an.

Belar Soundseko programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button