ARTEA

Gasteizko Udal Artxiboko funtsak erakusgai

Bizitza eta kolorea titulua joan den mendeko hirurogeiko hamarkadan Fournierrek editatutako kromo-albumen serie ezagun bat da. Izen bera hartu du Montehemoso kulturunean Gasteizko Udal Artxiboko bost funtsak bildu dituen erakusketak.

Hala deskribatu dute erakusketa Montehemosotik: “Erakusketaren muina koloretako irudia nagusitzen den Gasteizko Udal Artxiboko bost funtsak dira, eta helburua da irudi garaikideago horiek ezagutaraztea eta baloratzea.
Egileek eurek dohaintzan emanak, udal ondarearen parte dira dagoeneko: F. Ascacíbar, Edorta Sanz, Isidro Saenz de Urturi eta berriki hildako Jose Luis Barroso eta Josu Izarra.
Gure gertuko historian zehar eginiko ibilbide honek hausnarketa bat eragin nahi du azken hamarkadetan hirigintzan, gizartean eta norbanakoengan bizi izan ditugun aldaketen inguruan. Aldaketa horiek hainbat gauzatan nabari dira: jantzietan, aldarrikapenetan, tradizio eta ohituren galeran edo berreskuratzean, hiri eta landa espazioen bilakaeran, eta gure eguneroko bizitzaren parte diren beste alderdi askotan.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button