ARTEA

“Emeek Emana”, memoria historikoa emakumeen ikuspunturik

Montehermoso aretoan Emeek Emana argazki erakusketa abiarazi dute. Martxoaren 2tik 25era, memoria historikoari errepasoa egingo zaio emakumeen ikuspunturik.

Argazki-erakusketa honetan 63 erretratu bildu dira, zeinetan emakumeen paper aktiboa islatzen den 1936. urtetik aurrerako testuinguru historikoan.

Montehermosoaren arabera, “Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Mauro Sarabia argazkilari txiletarrarekin batera, oroimen historikoa berreskuratzeko lanean laguntzeko egin du erakusketa hau; justizia, erreparazio, eta ez errepikatzearen bermean oinarriturik eta kontaketen, bizipenen eta esperientzien ikerketaren bitartez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button