ARTEA

Javier Lopez Barandaren argazkiak paratu dituzte Santurtzin

Santurtziko The Wagon tabernan herri horretako Bihotz Gaztea elkarteko kide den Javier Lopez Baranda argazkilariaren lanak ikus daitezke 2012ko urtarrilaren 3ra bitarte. Lopezek A saudade que se agarra izenburupean bildu ditu bere fotografiak.

Kultura ardatz duen Bihotz Gaztea Kultur Elkartea Santurtziko zaharrenetariko bat da, izan ere, 1967ko azaroaren 18an sortu zen. Argazkigintzan ez ezik, elkartea hainbat kultur esparrutan ere aritzen da, besteak beste, dantzan, mendian, mikologian edo arrantzan.

Elkarteak The Wagon tabernarekin gauzaturiko lankidetzari esker, ostatu horren hormetan makina bat argazkilari santurtziarren lanak eskegi dira, hala nola, Carmelo Fernandez Fabricas erakusketa iragan urrian eta Jose Ramon San Joseren Albion azaroan.

The Wagonen izandako erakusketa guztiak hemen ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button