ARTEA

Begoña Durrutyren erakusketarekin hasiko du ikasturtea Mikelazulok

Begoña Durrutyren artelanez osaturiko erakusketa izango da Errenteriako Mikelazulo Elkarteak hartuko duen ikasturteko lehendabiziko ekimena. Erakusketa atzo inauguratu zuten eta ikusgai dago urriaren 3ra arte. Aurtengoa, Mikelazuloren 16. ikasturtea izango da.

Mikelazulok igorri duen oharrean irakur daitekeenez, “Durrutyk inguratzen dioten gauzetatik abiatuz eta hauekin jostatuz, bere zetabetik pasa ondoren sortzen dituen irudiak jarri ditu ikusgai. Teknika ezberdinak erabili ditu bere lanetan, olioa, tintak eta grabatua”.

Durrutyk ilustrazioa, grabatuak eta tintak, eta olioak jorratzen ditu bere jardunean. “Ogibidez Gorputz Heziketako irakaslea naiz. Betitik irudien mundua aunitz gustatu izan zait eta familiak utzi zidan bezain laster, orain dela 9 urte, baratze honetan hasi nintzen jorran. Nere ametsa orain afizioz egiten dudana noizbait ofizio bihurtzea da”, dio bere webgunean jasotzen den curriculumean.

Orain arte, makina bat erakusketa gauzatu eta hainbat sari jaso ditu. Bere irudiak zenbait argitalpenetan ere ikus daitezke, hala nola, Xamarikoren ipuin zorroa ipuin bilduman.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button