ARTEA

Artista gazteentzako ikastaroa, Gasteizen

Artea gustuko baduzu, gaztea bazara, ikusizko arteen esparru horretan lanen bat egiten duzu: agian marraztu, margotu, argazkiak atera… Baina ez dakizu profesionalki horretan aritzea posible den. Edo, agian, ez dakizu nola bateratu zure bokazio hori sormenezko beste jarduera batzuekin. Edo, agian, badakizu nola erakutsi zure lanak jendaurrean eta duintasunez. Edo nola lortu proiektuak egiteko finantzaketa. Ez dakizu zer ate jo?

Gasteizeko Labe Gazte Laborategian artista berrientzako ikastaroa emango da maiatzaren 11n. Ibon Saénz de Olazagoitiak, Iñaki Larrimbek eta Leire Ortiz de Lejarazuk emango dute ikastaroa, eta bertan erronka jakin batzuei nola aurre egin erakutsiko diete artista berriei. Modu horretan, aditu horiek sorkuntzaren munduan duten esperientzia partekatuko dute.

“Zein ate jo behar ditut artera dedikatu nahi badut? Nola lortu dezaket finantzaketa nire lanak ekoizteko? Zer egin behar dut nire lana ikusgai jartzeko? Nola jakin dezaket egiten dudanak kalitatea badu? Nola dokumentatu dezaket nire lana behar bezala? Zein espazioetan da interesgarria erakustea eta nola hel naiteke beraietara? Egokia da erakustea ez badidate ezer ordaintzen? Nola funtzionatzen dute arte-galeriek? Zeintzuk dira aurkezteko deialdi interesgarriak eta nola izan dezaket beraien berri? Beharrezkoa da autonomoa izatea norbaitek lan bat fakturatzeko eskatzen badit?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button