ARTEA

Barbara Stammel artistaren “Giza orbanak”

Barbara Stammel pintore alemaniarraren Giza orbanak erakusketa dago ikusgai, Donostiako Koldo Mitxelena aretoan, irailaren 6ra arte.

Alemaniarraren lanak indar handiko erretratu humanoak dira, boteretsuak, errealismo handikoak, baina, era berean, ez dira erraz hartzekoak, askotariko sentimenduak transmititzen baitituzte, eta sentimendu horiek erronka bihurtzen dira ikuslearentzat.

Nick Brayk ondokoa esan du, erakusketaren harira: “Barbara Stammelen koadroak ez zaizkio jende guztiari gustatzen. Haren mihiseek eta paper gaineko obrek ikusizko erronka bat planteatzen dute, eta erronka intelektuala halaber”.

Stammelen pinturetan gris, granate eta marroiak nagusitzen dira, baina uztarketa ilun horretatik pintzelada biziak ere nabarmentzen dira, horiak, dirdiratsuak, eskarlatak…

Kromatismo hori erabiltzen du bere sentimenduak islatzeko, bai eta ikuslearengan eragiteko ere: “Stammelen koadroak artistaren beraren ezaugarri diren nolakotasunen adierazpen erabatekoak dira: bizitza, kemen, egoskorkeria eta irmotasun adierazpenak. Mina dago, baina baita lasaitasuna”.

Informazio gehiago: kmk.gipuzkoakultura.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button