ARTEA

Bizkaiko Batzar Nagusiak aretoan “Starter Pack” erakusketa ikusgai

Bizkaiko Batzar Nagusiak aldi baterako erakusketen denboraldian murgilduta daude, eta betiko legez, EHUko Arte Ederretako ikasleen erakusketa bat ikusgai dago bertan: Estefana Roman Matesanzen eta Jorge Sanz Erañaren Starter pack izenekoa, ekainaren azken egunean itxiko dena.

Erakusketak Euskal Unibertsitate Publikoko Pintura Masterrean ikasle biek egindako 15 lan biltzen ditu. Egileek hainbat material (oihalak, papera, grafitoa, plastikoa edo metala) eta teknika artistiko desberdinak erabili dituzte, “garaikidea bezain iradokitzailea eta aldi berean harrigarria den euren sormena islatzeko.”
Bertako aretoan objektu bihurriak eta oihal zimurtuetan eta bastidorerik gabe egindako margolanak bildu dira. Usoa Fullaondo masterreko irakasleak katalogoan adierazi duenez,  “Jorge Sanz bilbotarrak bere pinturaren euskarriaren kolorea errespetatu du, paisajearen bitartez irregulartasunak sortuz”. Beste aldetik, Estefana Romanenek “forma eta konposizio piktoriko ezinezkoak” egin ditu.

Oraingo erakusketa aurton antolatuko diren hiruetatik lehenengoa da, eta “etorkizuneko artista ospetsuen” sorkuntza-lanak ikusiko dira, aurretik etorkizun handia duten gazteen hazkunderako funtsezko aldia.

Estefana Roman Matesanz (2000, Vigo, Pontevedra), Artean graduatua da EHUn, eta Balmasedako Reinosako eta La Garbeako hainbat egoitza artistikotan hartu du parte. Tabakalerako Ondoko prozesu artistikoen lantaldeko kide ere izan zan.
Beste aldetik, Jorge Sanz Eraña (Bilbo, 2000), Artean graduatua da EHUn. Orain dala gutxi June Crespo eta Jon Mikel Euba artistekin aritu da lanean. Gaur egun ere bere lana ANTI liburu-dendan ikusi daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button