ESZENA

“Hormek Diote on Stage” ikuskizuna, Tolosan

Haatik Dantza Konpainiak Hormek Diote on Stage koreografia aurkeztuko du bihar, urriak 27, 20:30ean, Tolosako Leidor Antzokian, XIII. Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan.

Haatik Dantza Konpainiaren proposamen eszenikoak gizarteaz hausnartu egin nahi du: “Hormek ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk; ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute… Haiek bizitakoa eta ikusitakoan pentsatzen jarriko bagina? Edo egun batez hitz egiteko gai balira? Gizartearen izaerari buruzko hausnarketarako ikuskizuna. Elkarbizitza, elkartasuna, nortasuna eta aniztasuna dantzaren bidez”.
Iker Arrue, Vitali Safronkine eta Aiert Beobide dira koreografia honetan parte hartzen duten artistak.

Haatik Dantza Konpainia Aiert Beobideren zuzendaritzapean hasi zen. Kolektiboan lana eta konstantzia dira ardatzak, bai eta euskara eta euskal kultura ere. Formatu eta proposamen artistiko ezberdinak landu ditu, hala nola Ilargiaren Malkoa, Errimak Oinetan, edota Itsas Lapurrak obrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button