ESZENA

“Elipsiak” Azkuna Zentroko Arte Eszenikoen Zikloan, Nazario Diaz artista

Elipsiak Azkuna Zentroak bideratu duen Arte Eszenikoen Zikloa da. Isabel de Naveranek komisariatutako ekimenean, proposamen koreografikoak erakutsiko dira, “gorputz-transmisioaz, ahozkotasunaz eta transferentzia fisikoaren eta presentziaren ideiez hausnartzeko”.

Gaur berton, azaroak 29, Nazario Diaz artista garaikideak Háblame, cuerpo ikuskizuna aurkeztuko du Azkuna Zentroko Jarduera Osagarrien 2. Zetroan.

Azkuna Zentroaren arabera, “Háblame, cuerpo Nazario Diazek 2016an hasitako Looking for Pepe azterlanaren zati bat da. Looking for Pepe Pepe Espaliú (1955-1993) Kordobako artistaren figuratik abiatzen da, eta gorputza, hizkuntza eta lurraldearen inguruko ikerketa-sorta bat zabaltzen du. ‘Háblame, cuerpo’ proiektuaren fase bat da, non gorputzak oraindik aurkitu gabeko egoera bat eragiten duen. 1994an Sevillako Mudéjar Pabiloian Espaliúren omenez egindako erakusketarako, HIESaren birusaren eraginez hura hil eta urtebete geroago, Juan Vicente Aliagak idatzi zuen testutik hartua du izenburua”.

Háblame, cuerpo iraupen jakin bateko ekintza da, baina azterlan gisakoa ere bai.  Gorputzari hitz eginarazi nahi dio, “nahiz eta hori ez izan hitz egiten duen gorputza, baizik eta haren erresonantzia-lekua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button