ESZENA

Leioako Umore Azokak bere sariak banatu ditu

Umore Azokak ediziorik onenetako bat amaitu egin da, eta ikuskizun guztiekin gozatu ostean, Amagoia Garaizabal, Maria Capell Pera, Carlos Moran, Fernando Marin, Maria Sanchez eta Luis Lozano adituek osaturiko epaimahaiak bere sariak aukeratu ditu.

Euskal ikuskizun onenaren Umore Azoka 2022 saria Orain Bi konpainiarentzat izan da, eta ikuskizun onenaren saria, Truca Circus (Andaluzia) konpainiaren esku geratu da, Sopla! antzezlanagatik.

Orain Bi taldeak (Rodrigo Lacasa Montes (Toli) eta Sara Alvarez Iglesiasek (Sarini) osatua), hainbat diziplina akrobatiko erabiltzen ditu, hala nola pertxa akrobatikoa eta eskua. Bere lana Mute “proposamen originala, atsegina eta zaindua da, eta jendea harrapatzen du emozioetan duen garbitasunagatik, sinpletasunagatik eta historiaren garapenean egiten duen lanketa zainduagatik “.

Truca Circusek 20 urteko ibilbidea du, zirku garaikidean espezializatua da. Bere lana Sopla! “zirkuko hainbat diziplinatan nagusi diren hiru konpainien arteko topaketa zoriontsua izan da, erritmoz beteriko aurkezpena, guztiz koreografiatua, estetika sortzaile eta argitsuarekin”.

Gainera, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Maitane Sarralderi Desªanuda dantza garaikideko ikuskizunagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button