ARTEA

"Donostimagen 2010" argazkilaritza jardunaldiak egongo dira abuztuaren 5a arte

Egitarauan dauden tailerren artean bidai argazkilaritza, moda argazkilaritza, paisai argazkilaritza edota inpresio digitalaren ingurukoak daude. Lehenengoa gainera, National Geographic aldizkarian ohiko kolaboratzailea den Tino Sorianok emango du.

Ostegunean, hilaren 29an, 19:30ean D´Espacio erakusketaren inaugurazioa izango da Gipuzkoako Argazkigintza Elkartean eta ondoren mahai ingurua egingo dute.

Igandean, abuztuaren 1ean, argazkilaritza ibilbidea egingo da Donostiatik. Jarduera publikoari irekia egongo da eta hiriko hainbat txokoren irudia ateratzeko aukera izango da argazkilari profesionalen aholkuekin.

Nontzeberri

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button