ARTEA

Hiri handien eta hiri garaikidearen kontzeptuaren inguruan

Aitor Lajarinek Artiumerako bereziki sortu duen proiektua hiri handien eta hiri garaikidearen kontzeptuaren inguruan taxutu du, gizakion bizitza, atzerakorik ez duen eran, gero eta gehiago haren inguruan antolatzen ari dela dirudien une honetan.
Lajarinek hirietako bizitza eta esparrua aztertu ditu, azken hamarkadetan mundu mailan gertatu diren urbanizatze eta berregituratze prozesuekin lotutako alderdi nagusietatik abiatuz.

Artistak azken bi urteetan bizileku nagusi izan duen Los Angeles hiria hartu du abiapuntu. Handik abiaturik beste hiri batzuetara hedatu du bere analisia collage moduko bat osatuz. Modu erradikalean, Lajarinek fikziozko hiri bat sortu du, PostCity, Los Angelesekin identifikatu ahal izango dena, baina baita hiriaren eredu estandarrarekin ere.

Erakusketaren muina animazioko pelikula bat da, zeinetan hirietan gertatu den espazioaren, ekonomiaren eta gizartearen berregituratzea aztertzen diren. Pelikulaz gainera, pelikula hori egiteko erabili diren elementu ugari daude ikusgai, eta baita ideia batzuk nabarmentzeko eta kontu horiei buruzko ikuspegia osatzeko garatu diren objektuak ere.
Espazioari buruzko gogoeta kritikoa piztea da, azken batean, helburua, arteak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz fikzio bat sortuz.

Artium-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button