ESZENA

Dantza ikuskizunak Andoainen eta Bilbon

Badira dantza garaikideko obrak ikusteko paradak gurean. Hasteko, ostiralean, urriak 26, Andoaingo Bastero aretoan, Dantzaz Konpainiak Arte-an ikuskizuna taularatuko du, 21:30ean.

Donostiako konpainiak berriro heldu dio Itzik Galili maisu entzutetsuarekin elkarlanean aritzeari. Oraingoan, koreografo israeldarraren Earth apples apartekoa aurkeztuko da berriz ere, baita nazioarteko lan bat ere: Flash deluxe. Emanaldia Dantza Garaikideko VII. Zirkuituaren baitan dago.

Bestalde, Bilbon, beste bi hitzordu izango dira dantza garaikidearekin. Batetik, ostiralean, urriak 26, La Merced aretoan K-Otica (Ziomara Hormaetxe Fernández); Destrucción Mútua Asegurada (Eva Guerrero), eta I FeeL Like a Fish (Olaf Kehler) obrak ikusi ahalko dira, 20:00etan; eta, bestetik, urriaren 27an, Amaia Navascués eta Maite Zabaleta dantzariek Ivy Sullivan izeneko obra aurkeztuko dute ZAWP gunean. Emanaldiok Dantzan Bilaka programak ondu ditu BAD jaialdiaren baitan.

Amaitzeko, eta BAD jaialdi horren harira, urriaren 26an, halaber, inaugurazio emanaldia izango da Bilbaoarte zentroan, 11:30ean. Bertan, Nuria Legarda artistak Claim your place I+P bideo-instalazio eta performancearen estreinaldia egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button