ESZENA

Kultur Leioak makina bat ikuskizun programatu ditu

Kultur Leioak hogei ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu datozen hilabeteotan. Programazioaren barruan zazpi musika emanaldi izango dira, helduentzako sei antzezlan, publiko guztientzako bi zirku ikuskizun, lau familia-ikuskizun, eta hiru dantza emanaldi. Eta horretaz gain, erakusketak, zinea, lehiaketak, eta bestelako kontu batzuk ere ez dira faltako.

Musika Gertu zikloa hasita dago honezkero. Otsailaren 19an, Fetén Fetén izango da, Diego Galaz eta Jorge Arribasen eskutik. Eta martxoaren 18an, Dom La Nena abeslari eta biolontxelista brasildarra bertaratuko da. Martxoaren 4an, Martirio 30 años ikusgarria antolatu da. Eta apirilaren 30ean, Kalakan Elementuak izeneko bere azken lanarekin joango da herri horretara.

Antzerkiari dagokionean, urtarrilaren 22an, Bufalo Produkzioak-ek Síndrome de Estocolmo eskainiko du. Otsailaren 12an, Galiziako ilMaquinario Teatro-koek Perplejo estreinatuko dute. Eta martxoaren 11n, Tanttakak El florido pensíl niñas eskainiko du.
Zirkuko diziplinan, urtarrilaren 29an, Zen del Sur konpainia andaluziarrak Heian lana eskainiko du. Apirilaren 16an, Blizzard Concept frantziarrek Opéra pour séche-cheveux estreinatuko dute Euskadin.

Ohikoa den Kultur Maratila saioen barruan, otsailaren 25etik 28ra, hemen egindako sei proposamen artistikoz gozatzeko parada eskainiko da. Antzerkia Anodino Teatroa taldearen eskutik Zerura Eroria lana; Khea Ziater-en Malmö; eta Txalo Produciones-en Heroiak.
Musika eta poesia uztarturik, Gau Beranduan lana ikusi ahalko da, Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen eskutik.

Eta dantzari dagokionean, apirilaren 8an, Barbecho, Natxo Montero Danza taldeak egina; eta apirilaren 22an, Cielo RasO euskal konpainiak Tormenta eskainiko du.

Ordutegiak eta tokiak begiratzeko, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button