ESZENA

Vaiven taldearen “Des-habitat”, Sopelan

Bihar, irailaren 5ean, Vaiven talde andaluziarrak Des-habitat antzezlana egingo du Sopelan, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko plazako anfiteatro aurrean. Vaiven Europan zehar dabilen talde ezaguna da, eta larunbat honetan plazaratuko du bere azken lan hori.

Sopelako Udalaren prentsa-oharraren arabera, kale-antzezlana zirku arteetatik abiatzen da ikuskizun garaikide ederra burutzeko.
Lau lagun ezerezaren erdian topatzen dira eta egoera hori ulertzera kondenaturik sentituko dira. Prozesu hori zirkoaren bitartez biziko dute, eta bertan akrobaziarekin bat egingo dute eta dantzak, keinu-teatroak edota eszenografiarekin eginiko joko finak ikusgarri bilakatuko dituzte.

Umorez josita, oso plastikoa da kale-lana; erritmo handikoa da eta hamaika ekintza lotzen dira espazio horretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button