ARTEA

Tania Payóren argazki erakusketa Sopelan

Urriaren 3tik 23ra bitartean, Kurtzio Kultur Etxean Tania Payó (Barrika, 1984) argazkilariaren obra izango da ikusgai,

Berak dioen bezala, autodidakta da eta bere lana klasifikaezina da. Ogibidez kimikaria bada ere beti egon da arteari lotuta, marrazkiak eta margoak burutuz, edota argazkilari gisa kolaborazioak eginez musika aldizkarientzako, hainbat urtez.
Bere lehen erakusketa honetan, 25 irudiz osatutako bilduma aurkeztuko du. Horien bidez barrura begiratzeko bidaia iradokitzaile eta arduragarria egiten du.

Irudikatzen dituen emakumeak gertukoak dira baina aldi berean harrapaezinak, ukiezinak, zalantza sortzen dutenak, argi eta itzaletan. Gure munduan sartu-irtena egiten duten erretratuak dira, errealitatearen eta imajinatutakoaren arteko airean. Emakume irudi liluratzaileak dira, asaldatzaileak, hauskorrak eta errugabeak… edo behar bada ez…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button