ESZENA

Ekoizpen eszeniko profesionalen berrikuntza zentroa

Otxarkoagako eliza zaharra goitik behera berritu ondoren, Harrobia Eskena, Ekoizpen Eszeniko Profesionalen Berrikuntza Zentroa jaio da. Harrobia Eskena apirilean jarriko dute martxan eta Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkarteak (ESKENAk) gestionatuko du.

Zentroa apirilean jarriko dute martxan, teknologiaz erabat hornitzen dutenean. Profesionalek profesionalentzat diseinatutako zentro bat da. Han, prozesuak berritzearen eta zerbitzu bikainak eskaintzearen aldeko apustua egingo dute, ekoizten dituzten ikuskizunak kalitatezkoak izan daitezen. Asmoa da ekoizpen eszeniko profesionalerako errendimendu handiko zentro bat edukitzea, konpainiek kultura sortzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko modu berrietara egokitzeko behar dituzten metodologia, jakintza eta bitartekoak eduki ditzaten.

Antzerki eta dantza lanak altxatzea eta ekoiztea; antzerki arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuak egitea; sektore arteko jakintza trukatzea; egonaldi artistikoak egitea; arautu gabeko prestakuntza profesionala ematea eta tokiko ikuskizunak ekoizten eta zabaltzen laguntzea izango dira eskainiko diren zerbitzu nagusiak.
Arte eszenikoetan berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzeaz gain, zentro berrian enpresa egitura duten konpainiei babesa eta aholkularitza eskainiko dizkiete.

Bilboko Udaleko Prentsa Kabineteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button