MUSIKA

Bitartean taldeak disko berria aurkeztuko du Basteron

Bitartean folk laukoteak Bidean izenburuko lana aurkeztuko du ostiralean,urriak 24, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 20:00etan. Taldean euskal eta argentinar musikariek jotzen dute.

“Urteak daramatzagu herri musika eta musika tresna herrikoien artean aurrera eta atzera, bakoitza bere aldetik baina elkarren inguruan. Eta bidea bakarka egin ordez elkarrekin egiten badugu? halaxe sortu zen Bitartean taldea, guztion artean doinu zaharrak moldatuz eta berriak sortuz, euskal musika eta Sebastianek txikitatik jaso duen musika argentinarraren arteko moldaketak eginez… bidean…”.

Haritz Ezeiza (alboka eta txistua), Ixiar Jauregi (ahotsa, perkusioa eta txalparta), Lara Mitxelena (akordeoia, txalaparta eta ahotsak) eta Sebastian Ustarroz (gitarra eta ahotsak) musikariek osatzen dute Bitartean.

Iragan udan taldeak hainbat kontzertu egin ditu Europan barrena: Frantziako Gannat munduko kulturen jaialdian, Irlandako Dublin eta Belfast hirietan, eta Galeseko hainbat herritan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button