ARTEA

Margolanaren isiltasuna

Maiatzaren 25era bitartean duzue Iruñeko Conde de Rodezno galerian Vicente Verdúk paratu dituen margolanak ikusteko aukera.

Margolana da pintoreen hitzik gabeko eremua. Bakoitzak duen hizkuntza apartekoa da, eta kasu askotan isila. Artistek ez dute ahoz transmititu ahal den hizkuntzarik erabiltzen, hortaz, elkarrizketarik ez da bermatzen, elkarrizketa zentzudunik ez behintzat. Pintoreak -arkitektoak ez bezala- ez du interesdun gauzarik esango bere margolanari buruz. Pintore guztiek poemak idazten dituzte, artearen gainean hausnartu egiten dute, eta hitzaren bidez bere konposizioaren zatiak galtzen dira. Pintoreak margolana asmatzen du, koloreetan eta formetan oinarrituta, eta hemen begiratzea eta begiratzea da kontua.

Vicente Verdú Alacanten jaio zen, eta idazle eta kazetaria ere izan da, eta diziplina horietan hainbat sari eskuratu ditu ( Anagrama saria, Miguel Delibes saria…). Saiakeran hogeita hamar liburu baino gehiago publikatu ditu, eta pinturarekin beste hainbeste erakusketa egin ditu, Espainian edota Ginebra, Monako, Geneva, Niza, Brusela, Shangai, Hong Konk, Miami edo Pekin. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button