ESZENA

Datorren astean, “Dibertikale 2018”, Gasteizen

Datorren astean abiatuko da Gasteizen Dibertikale 2018, eta uztailaren 2tik 18ra arte makina bat ikuskizunez gozatu ahalko dute haurrek eta familiek.

Kale-animazioko 13 ikuskizun izango dira guztira, eta tartean antzerkia, musika, zirkua, malabarismoa, magia, umorea, clown, akrobaziak eta dantza bertikala ikusteko parada egongo da. Ikuskizunetako bost lan euskaraz izango dira, zazpik ez dute hitzik izango, eta azkena ingelesez izango da. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.

Antolatzaileek adierazi duen moduan, “Iaz 3.600 pertsona inguru hurbildu ziren ikuskizunetara, nahiz eta bat bertan behera utzi behar izan genuen, euriagatik. Gorantz goaz, eta edizio honetan publiko fidelaren itxaropenak betetzea espero dugu”.

Cía Jordi Del Río, Umami Dancetheatre, Ameztu Produkzioak,  Txaloka Antzerki Elkartea, Marie De Jongh eta Zirika Zirkus dira parte hartuko duten taldeetariko batzuk.

Dibertsioa kalean, datorren astean, Gasteizen: Dibertikale

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button