ARTEA

“Lerroak eta koloreak” erakusketa, Durangon

Gaur, ekainak 15, Jose Carlos Garay artistaren Lerroak eta koloreak erakusketa inauguratuko dute Durangoko Arte eta Historia Museoan. Datorren hilaren 17ra bitartean ikusgai izango dira bere margolan koloretsuak.

Erakusketaren harira, José Julián Bakedano adituak, honako hitz hauek idazti ditu,artistaren lana azaltzeko xedez: “Jose Carlos Garay Solaunek bere margotzeko eran, atmosferak sortzen ditu marrazketa naturalaren bidez. Bere lanetan, formen izaera sintetikoa koloreen zentzu partikularrean oinarritzen da. 
Margolanetan paisaia esterilizatuak ikusten ditugu; hirietako paisaiak eta etxe barruak, guztiak marrazketaren bidez sintetizatuak. Behin, Jose Carlosek Balerdiri galdetu zion ea zein zen bilaketaren zentzua, berak gauzen esentzia jaso gura baitzuen. Balerdik zera erantzun zion:  “denok gabiltza horren bila”. Irakaspen hori barneratuta, eta museo eta galerietatik denbora luzez atzera eta aurrera ibili ostean, formazio bisuala jaso du, eta dohain berezia lortu du; berak margotutako irudiek sortzen dituzten emozio eta sentsazioak kaptatuz margotzeko dohaina.
Picassok esan ohi zuenez, “nik ez dut bilatzen, aurkitu egiten dut”. Inspirazioak lanean harrapatzen du Jose Carlos, eta adierazi gura dituen gauzak gogora ekartzen dituzten irudiak aurkitzen ditu. Ariketa hori ez da errutinen unibertsokoa; emozio estetikoa sortzen duten aurkikuntzaz betetako ariketa da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button