ESZENA

dFERIA jaialdiaren pasioa

Profesionalei bereziki zuzendutako dFERIA jaialdia martxoaren 9tik 12ra bitartean izango da aurten, eta bere programazioaren barruan 32 konpainien 32 ikuskizun eta 42 emanaldi izango dira. Edizio honetako gaia Pasioa izango da, “Pasioa bizitzeko modu bat den aldetik izango du hizpide dFERIAk, norbanakoak, buru-belarri, erabat, ahal osoz ekiten dionean, egiten duen orotan ageri baita pasioa”, eta horixe zabalduko da emankizunetan, Donostiako hainbat antzeztokitan zein kaletan burutuko direnen artean.

Egun horietan guztietan egingo diren ikusgarri guztien artean erdia baino gehiago estreinaldiak izango dira: “hiru mundu mailan, hiru Europan, bi estatuan, bederatzi Euskal Herrian eta work in progress bat”. Eta denetarik ikusi ahalko da, dantza eta antzerkia parez pare egongo dira, baina bestelako diziplinen hibridazioak ere ikusgai izango dira.

Ohiko emanaldiez gain, “aurkezpenak, topaketak, bilerak, bideratzaileak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko 500 akreditatuei baino gehiagori zuzenduak”, izan ere beste urte batez, Brasil, Costa Rica, Ekuador eta Mexikoko nazioarteko programatzaileak izango dira gonbidatu gisa.

Betiko legez, nobedadeak izango dira aurtengo edizioan, eta horrexegatik,  publiko berriei begira ireki nahi da jaialdia, publiko gazteari zein familiei zuzendutako hainbat antzezlanen bidez.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button