ESZENA

“Erresuma/Kingdom/Reino” antzezlanaren euskarazko emanaldi bat, Madrilen

Arriaga Antzokiak ekoiztutako eta Calixto Bieitok zuzendutako Erresuma/Kingdom/Reino antzezlanaren euskarazko emanaldi bat antolatu da Madrilen. Obra gaztelaniaz antzeztu dute joan den martxoaren 11tik, baina azken emanaldia, apirilaren 10ekoan, Bernardo Atxagak egindako euskarazko egokitzapenarekin eskainiko dute, gaztelaniazko azpitituluekin.

“Teatro Español koproduktorea da eta ados egon zen azken emanaldia euskaraz egitearekin, martxoaren 11ko estreinaldiaz geroztik Madrilen izandako gaztelaniazko emanaldien hilabete trinko baten amaiera gisa. Horrez gain, igande honetako emanaldiak Etxepare Institutuaren lankidetza ere izan duela aipatu beharra dago”.

Jose Maria Pou, Joseba Apaolaza, Lucia Astigarraga, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Eneko Sagardoy eta Mitxel Santamarina dira obraren antzezleak, eta joan den otsailean Bilbon estreinatu zenetik, antzezlanak bira bati ekin dio, eta Iruñetik eta Madrildik igaro da.

Obra uda iritsi arte eskainiko da hainbat hiritan, tartean, Coruña, Getxo, Santander, Sevilla, Valladolid, eta abar.

Erresuma/Kingdom/Reino estetikoki eta bisualki oso indartsua den antzerki-proposamen gisa aurkezten zaigu, eta Shakespeareren tragedietako pertsonaia nagusiak ditu ardatz, beren indargune eta ahulguneekin. Pertsonaien izaera dela eta, interpretazioak deigarriak dira haien kontraste eta intentsitateagatik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button