ARTEA

Fazal Sheikh argazkilariaren erakusketa Rekalde aretoan

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko diputatuak inauguratu zuen joan den astean Fazal Sheikh argazkilari dokumentalista itzelaren erakusketa bikaina. Abendutik 2011ko otsailaren 13ra bitartean iraungo duen erakusketa hau orain arte haren obraz egin den atzerabegirakorik handiena eta garrantzitsuena da.

Bere irudiotan, Sheikh-ek pertsonalizatzen ditu gatazkak, eta protagonisten aurpegien bitartez kontatzen ditu. Argazkietan azaltzen diren pertsonekin harreman estua izaten du argazkilariak eta euren duintasunez agerrarazten ditu.
Protagonistak lasaitasun handiarekin paratzen dira kameraren aurrean, irudikatutakoaren begiradak eta artistarenak lasai-lasai egiten dute bat eta, horri esker, artistak ikusleari helarazten dio begirada hori. Erretratuak muturreko lehenengo plano batean kokatzen dira, eta argazkiek ia azalera osoa betetzen dute.

Sheikh zuzenean inplikatzen da ezagutzen dituen errealitateekin, pertsonekin, eta lanekin batera datozen testuei garrantzi handia ematen die. Horietan argazkien testuinguruaren berri ematen du, lekua, gertaera, datu historikoak eta irudikatutako pertsonaren datuak zehaztuz. Eta ez da saiatzen erredunak bilatzen; lekukotza bat ematen du, soilik.

Kenya, Hegoafrika, Afganistan, Somalia, Holanda, Brasil, Nepal, Bhutan, Pakistan eta Indiako errealitate bortitzak agerian dituzue Rekalde aretoan ikusgai, Fazal Sheikh argazkilari jaioaren eskutik.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button