ARTEA

Enrike Zubia artisten erakusketa, Mundakan

Mundakako Juan Tribisarrospe Kultur Etxean, uztailaren 31era bitartean, Enrike Zubia artistaren erakusketa  paratu dute.

Enrike Zubia eskultore eta margolari bermeotarraren irudiotan itsasoa egoten da presente beti. Bera da soinua, atmosfera, protagonista eta kolorea. Zubia pintorea bermeotarra da eta errez dauka itsasora hurbiltzeko, eta bertan ere arrantzaleak, itsasontziak, itsasoko paisaiak ikusteko. Hortaz ez da harritzekoa bere margolanetan agerrarazteko gaiak Bermeo eta itsasoa aukeratu izana.

Enrike Zubiak Bilboko Itsasadarraren Itsas Museoan paratu zuen joan den urtean Ur eta Lur erakusketa, lurra eta itsasoaren arteko lotura nabarmentzeko. Hartan, Bilboko Itsasadarra zen protagonista.  “Mendietan behera, soro eta zelaiak zeharkatuz eta ibaiertzeko herrietatik kalez kale Itsasadarrera iristen da, Itsasadar aberats eta bi ibaiertzak batzen dituen zubiekin. Bere ibaiertzen sua eta burdina irudikatzen dituen Itsasadarra da, eta itsasoarekin harremanetan jartzerakoan ere bere indarra erakusten duen Itsasadarra”.

Enrike Zubia gaztetan piztu zitzaion artearekiko grina, eta horretara bideratu dituen bere ikasketak, eta indarrak. Gaur egun Zubia erabat murgildua dago sorkuntza lanean, pintura nahiz eskulturak jorratuz.
Bermeo arrantzale-herria erreferente gisa hartuta, han eta hemen erakusketa eta eskultura proiektu desberdinak burutu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button