ESZENA

Metrokoadroka kolektiboaren “Poza”, Gasteizen

Metrokoadroka kolektiboak iragan martxoan estreinatu zuen Poza obra antzeztuko dute gaur, apirilak 18, Gasteizko Mostrenka aretoan, 21:00etan.

Helarazi diguten oharrean irakurri ahal izan dugu zertan den lan hau: “Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain. Ordu beteko tartean hainbat edertasun une proposatuko dizkiote ikusleari, hainbat hari, hainbat bide. Ordubeteko tartean minutu bakar bateko edertasuna lortuz gero, bete egingo da haien xedea.
Edertasunak itxaropena sortzen du, horregatik egin ohi zaio kontra. Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mozkortzen, dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak.
Arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka kolektiboko kideek, eta topatutakoa ia beti izan da beste galdera bat. Elementu ez eszenikoetatik abiatu dira egileak eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean”.

Lan honetan parte hartzen duten lagunak Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan eta Asier Sarasola dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button