ESZENA

“Irriziklo” ekimenaren azken saioa

Martxoan hasi zen Nafarroako Antzerki Eskolan Irriziklo programa, eta bihar, apirilaren 6an, amaituko da. Orain arteko aste orotan, barre egiteko tarte galanta sortu da.

Denetarik izan da Irrizikloa ekimenean: Gu primer! Inazio Tolosa, Ramon Agirre, eta Nerea Gorritirekin;  Xabier Artieda aktorearen Everybody needs Heroes!; Nomofobikak taldearen Hackerrak; Les Bobé-BoBé taldearen Eta kittorik ez!; eta azkenik, bihar, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreen Lehendakari gaia antzezlana ikusteko parada egongo da.
Lanaren korapiloa hauxe duzue: “Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button