ARTEA

Ruth Gomezen marrazki-ihesaldia Espacio Marzana galerian

Ruth Gomezek (Valladolid, 1976) Arte Ederrak ikasi zituen Salamancako Unibertsitatean. Bere azken marrazkiak Bilboko Espacio Marzana galerian ikusi daitezke irailaren 9ra bitartean Ihesaldia izenburupean.

Ikuslearen eguneroko sentimenduen inguruan hausnarketa egiten duten istorio animatuak paratu ditu Gomezek Bilbon. Istorio horiek mugitzen ari diren marrazkiekin osatuak daude, alegia, irudi dinamiko eta koloretsuz beteak. Bere lanean publizitatearen, bideo-klipen eta anime japoniarraren eraginak antzematen dira. Emaitza marra eta puntuekin josiriko sare konplexua da.

Artista espainiarraren animazioak eta marrazkiak hainbat erakusketa kolektibotan ikusi izan dira, hala nola, Video(S)torias, Animated Painting, Huésped, Geopolíticas de la Animación erakusketetan. Guggenheim Bilbao Museoarekin kolaboratu du, eta bideo-klip bat egin dio Fangoria taldeari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button